Aitortuko dizuet ez nuela larregiko ilusio edo esperantzarik Gure Esku Dago mugimenduarekin, zerrendatzera ez noan hainbat arrazoirengatik. Apirilaren 12an Arrasaten bizitakoak, baina, gauzak aldatu zituen. Egun horretan Arrasaten adierazpenaren sinatze ekitaldia egin zen, Kultur Aten (hemen argazkiak). Gure Esku Dagoko Arrasateko taldearen eta ingurukoen lan bikainari esker Kultur Ate Arrasateko pertsona esanguratsuz bete zen, Arrasateko bilakaeran gakoak izan diren pertsonez eta mugimenduetako aurpegiez. Euskalgintza genuen bertan, kooperatibagintza, gazteria, enpresariak, elkarteak, kultura eragileak… beharbada sekula batera ikusi ez ditudanak, guztiak bertan. Pasatako minak (eta alderdikeriak, bide batez) alde batera utzita une batez. Aurkezle eta antolatzaileek ez zuten gehiegi hitz egin. Sinatzaileei
Segi irakurtzenEtiketa: gure esku dago
Euskal ekonomiaz
Euskal ekonomiaren inguruan bi hitzaldi izan ditugu azken astean Arrasaten: Debagoienako Gure Esku Dago taldeek antolatutakoa lehena, eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna lantzen ari den taldearena bigarrena. Luxuzko gonbidatuak izan ditugu bietan ere: Adrian Zelaia, Joseba Barandiaran eta Oskar Arantzabal batetik, eta Nekane Jurado bestetik. Biak euskal ekonomiari buruzkoak izanda ere, oso sentsazio ezberdinarekin irten naiz bietatik. Lehenengo hitzaldian iruditzen zait muinera ez zirela joan. Esan nahi dut, krisiaren aurrean tresna propioak izateak nola lagunduko zuen aipatu zuten, baita ekonomia txikien gaitasuna ere, besteak beste. Ez zuten erantzun nahi izan, berriz, euskal ekonomiaren etorkizunari buruz. Zer nolako ekonomia nahi
Segi irakurtzen