unibertsitatea eta kooperatibismoa

Kaixo guztioi. Gaur, tesiarekin bueltaka nabil honetan (gaur ere esan beharko nuke), mahai-inguru bateko edukia aztertzeko aukera izan dut. Bertako parte-hartzaileak Joseba Azkarraga, Mikel Zabala eta Joxean Alustiza dira. Kontua da beste gairen batzuen artean, blogean behin aipatutako gaia lantzen dutela. Jakina, nik planteatu nuena baino landuagoa! Interesgarria iruditu zait blog honen irakurleak zaretenoi testua eskaintzea… Artikulu osoa, hemen. Ondo segi! Formazioa eta hezkuntzaren gaiarekin bukatu nahiko nuke. 1999ko LARRUN hartan ere kezka handiarekin agertzen zen gaia, baina orain esperientziaz egin den azterketan ere atera da balore kooperatiboen transmisioan Mondragon Unibertsitateak ez duela behar bezala bultzatu. Zein da zuen iritzia?

Segi irakurtzen

Langile ebentualak = Kooperatibismoa?

Arrasateko esperientzia kooperatiboaren inguruko liburuak irakurri eta irakurri nabil, azkena LANKIk orain dela gutxi atera zuen liburua (La experiencia cooperativa de Mondragón, Liburu eta Argitalpenak atalean azaltzen dena). Gaurkoan ebentualen aspektuak lantzen nabil. Izan ere, krisian ebentualak izango dira, beharbada, kaltetu nagusiak. Baina garrantzitsuak al dira? Kooperatibismoa sentitzen duen orok baietz esango du, guztiak garela berdinak. Eskubide berberak ditugula (karkarkar). Baina, bitartean, kontseilu sozialetan soldataren jeitsiera dela eta kexaka, inguruko behin-behineko lanKIDEAK bota dituztela kontuan izan gabe. Kooperatibismoa diote. Lankidetza. Elkartasuna. Garai onetan bakarrik? Gure poltsikoak arriskuan ez dauden bitartean bakarrik? Badirudi krisiari aurre egiteko TRESNA baliagarriak direla, horixe bakarrik.

Segi irakurtzen