“Beste balore batzuetan oinarritutako gizarterantz joan nahi dugu”: BAGARA proiektuaren AURKEZPENA

Entzungo zenuten, baina gaurkoan Bagara prozesuaren aurkezpena izango dugu Arrasateko Amaia Antzokian, arratsaldeko 18:30ean. Prozesuari buruzko bideo bat eta artikulu pare bat txertatuko ditut mezu honetan. Ondo izan! https://web.archive.org/web/20130919065350/http://goiena.net/bideoak/destakatuak/bagara-plana-aurkeztu-dute-1go-zatia http://goiena.net/debagoiena/albisteak/bagara-prozesua-aurkeztuko-dute-martxoaren-11n http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=7498233&menuId=7109426&onlypath=true

Segi irakurtzen

unibertsitatea eta kooperatibismoa

Kaixo guztioi. Gaur, tesiarekin bueltaka nabil honetan (gaur ere esan beharko nuke), mahai-inguru bateko edukia aztertzeko aukera izan dut. Bertako parte-hartzaileak Joseba Azkarraga, Mikel Zabala eta Joxean Alustiza dira. Kontua da beste gairen batzuen artean, blogean behin aipatutako gaia lantzen dutela. Jakina, nik planteatu nuena baino landuagoa! Interesgarria iruditu zait blog honen irakurleak zaretenoi testua eskaintzea… Artikulu osoa, hemen. Ondo segi! Formazioa eta hezkuntzaren gaiarekin bukatu nahiko nuke. 1999ko LARRUN hartan ere kezka handiarekin agertzen zen gaia, baina orain esperientziaz egin den azterketan ere atera da balore kooperatiboen transmisioan Mondragon Unibertsitateak ez duela behar bezala bultzatu. Zein da zuen iritzia?

Segi irakurtzen