Eskubideez harago

Azken asteotan eskubide indibidualen defentsa irmoa nonahi: iritzi artikuluetan, sareetan, agerraldietan… Baina ez, ikastetxea aukeratzea ez da eskubidea. Bai, ordea, doako hezkuntza publikoa jasotzea. Hor amaitzen da eztabaida. Hezkuntza sistema ikuspuntu merkantilistatik bizi nahi dugula? Ba hortxe ditugu ikastetxe pribatuak: sartzeko nahikoa diru izanez gero, eta zure izen-abizenak edo jatorria arazo ez badira, barra librea. Egungo EAEko hezkuntza sistemak arrakala sozialak are sakonago bihurtzen ditu, pribilegioak betikotuz. Hezkuntza arautuko sareen eta ikastetxeen arteko segregazioa da ondorioetako bat. Segregazioa ez delako zoriz gertatzen den zerbait, erabaki politikoek sortzen baitituzte horretarako baldintzak. Egiturazko arazo bati hautu indibidualekin erantzuten aritu gara orain arte.

Segi irakurtzen