Oporren azken egunean ari naiz ordenagailu parean hitz solteak josi nahian, Goiberriko irakurle finek zer irakurri nahiko ote duzuen asmatu guran. Udan gure etxean zaharrak berri izan ditugu, azken hilabeteotako joerak ez dira aldatu: eguraldi lehorrarekin arduratuta, argindarraren kontsumoarekin tentuz, erosketen zerrendarekin adi… lotarako eta deskantsurako tarteak, horiek izan ditugu nobedade. Zuek ere antzera, ezta? Nekatuta nabari dut burua, etsipenez eta beldurrez bustitako giroan. Kolapsoari buruz ari zaizkigu bat-batean komunikabideak, gauza berria ez den arren. Gogoan ditut oraindik Usurbilen Auzolan-ek antolatutako jardunaldi haiek, Joseba Azkarragari zetorrenari buruz hitz egiten aditu genion hura. 10 urte baino gehiago pasako ziren ordutik, baina
Segi irakurtzenEtiketa: burujabetza
Lehen sektoreaz bi hitz
Aitortuko dizuet ez dudala sekula lotura sendorik izan lehen sektorearekiko. Gogoan dut orain dela bi urte-edo, Garagartzako ortura joan eta Teo Guggenheim-en bezala sentitu nintzela atxur, uraza eta tomate artean. Zeinek esango zidan hain gertutik biziko nuela lehen sektorea egunerokoan. Ereindajan proiektu estrategikoa eraikitzen laguntzen nabil Bagararen eskutik orain. Neure ezjakintasunetik, harrituta (eta pozik) ikusten ari naiz zer nolako kontzientzia eta mugimendua dagoen lehen sektorearen eta kontsumo ereduaren eraldaketaren inguruan. Bidazi, Landare, Alkartasuna Kooperatiba, Urola Kostako lagunak (Leire, Leire eta Izaskun)… eta Ereindajan bera. Ilusioz eraldaketa sozioekonomikoa lehen sektorearen eskutik ere etorriko dela sinesten duten asko dira. Badago ilusioa, grina,
Segi irakurtzen