Azken aldian “soldata emozionala” kontzeptua hainbat espaziotan entzun dut; funtsean, soldata prekarioak disimulatzeko espresio ponposoa da. Baina bai, egia da proiektu sozialetan lan egiten dugunontzako eurotan neurtu ezin den balio erantsia duela lanak, sinesten dugun proiektuan aritzeak zentzua ematen diola egunerokoari. Dena den, pasio horrek baditu bere arriskuak eta muga beharrak: lan-ordu kopurua, ordainsariak, (auto-)presioa, …
Tag: bizigarritasuna
Urr 28
Ari gara
Enpresa piramidalei inbidiaz begiratzen diet batzuetan: eskema zurrunak, ondo definitutako funtzioak, esplizitatutako botere guneak, washing pixka batekin disimulatuak… estandar garbietan oinarritua guztia. Gogorra bezain sinplea. Bestelako eskemetan lan egiten saiatzen ari garenontzat, berriz, konplexutasuna nonahi. Lan molde berriak definitu eta geureganatzen saiatzen gara, ingurunea kontrara daukagun arren. Errepikatzen diogu geure buruari bizigarritasuna, eraldaketa… eta tarteka …