Arrasateko esperientzia kooperatiboaren inguruko liburuak irakurri eta irakurri nabil, azkena LANKIk orain dela gutxi atera zuen liburua (La experiencia cooperativa de Mondragón, Liburu eta Argitalpenak atalean azaltzen dena). Gaurkoan ebentualen aspektuak lantzen nabil. Izan ere, krisian ebentualak izango dira, beharbada, kaltetu nagusiak. Baina garrantzitsuak al dira? Kooperatibismoa sentitzen duen orok baietz esango du, guztiak garela berdinak. Eskubide berberak ditugula (karkarkar). Baina, bitartean, kontseilu sozialetan soldataren jeitsiera dela eta kexaka, inguruko behin-behineko lanKIDEAK bota dituztela kontuan izan gabe. Kooperatibismoa diote. Lankidetza. Elkartasuna. Garai onetan bakarrik? Gure poltsikoak arriskuan ez dauden bitartean bakarrik? Badirudi krisiari aurre egiteko TRESNA baliagarriak direla, horixe bakarrik.
Segi irakurtzen