Langabezia. Emakumeen aurkako biolentzia. Kapitalaren boterea. Ustelkeria. Langileriaren eskubideen zapalketa. Bazterketa soziala. Gatazkak. Eguneroko kontuak ditugu guztiak. Guztien larritasuna, hori bakarrik aldatu da azkenaldian. Gero eta zailago zaigu irratia edo ordenagailua piztu eta irribarrea mantentzea. Errazago eta osasungarriago, berriz, mundu paralelo baten kokatzea. Baina ez ditzagun gure buruak engaina. Telezaborrak, prentsa arrosak edota futbolak eraikitako errealitatea ez da langileriaren osasuna zaintzeko tresna, jendartea lo mantendu eta ahultzeko estrategia sinple baina eraginkorra baizik. Freelance lan eskaintzek langileriaren indarra diluitzen duten gisara. Ez da erraza, hala ere, uneoro sistemaren krudelkeria (guk geuk osatu eta eraikitzen dugun sistema, bestalde) buruan izatea. Ingurura begiratu
Segi irakurtzenEtiketa: artikulua
Enbata-Alda! aldizkariko artikulua
Twitter-en idatzi bezala, hemen duzue Enbata-Alda! aldizkariko 2193. zenbakia, Arrasateko Kooperatiben Esperientziari buruz idatzi nuen artikulua biltzen duena. Enbata – Alda 2193 – 2011-09-08
Segi irakurtzen