Tekleatzeko zailtasunekin natorkizue, osaba Inazio hil berritan. 100 urte borobilekin joan zaigu, lasai eta gehiegi
Segi irakurtzen“Asier ETA biok” dokumentalaz
Atzo “Asier ETA biok” ikusi nuen. Ausarta iruditu zitzaidan, lotsaz (edo beldurrez, zeinek daki) azaleratu ez ditugun zalantzak planteatzen dituelako, besteak beste. Zentzu horretan, Aitor Merino naturaltasunez, zintzo, mintzatzen zela iruditu zitzaidan. Eta miresgarria iruditu zitzaidan. Miresgarria, sarriegi isiltzeko joera hartu dugulako, alde batean edo bestean izanda. Aldeek, zoritxarrez, oraindik ere zentzua duten gure herrian. Hala ere, sinetsi nahi dut “nirekin edo nire aurka” diskurtsoa alde batera uzten ari garela pixkanaka. Batzuk beste batzuk baino indartsuago, beharbada. Ziur naiz ostiralekoak, baita dokumentalak ere (bakoitzak bere neurrian), bide onetik goazela erakusten digula. Aurrera bolie!
Segi irakurtzen