Ekaineko zurrunbilotik

Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa organikoan aritzen garenontzako. Gai ordenak, deialdiak, auditoretzak, kudeaketa plana, emaitzen banaketa, aurrekontuak, bozketak, aktak, kontuen erregistroa, barne araudia, estatutuak… Hori da gure udaberria. Araudi zorrotzek buruhaustez betetzen gaituzten garaia. Izango du zentzua legedian halako zorroztasuna ezartzeak, bereziki bermatzeko bazkideen arteko ekitatea eta bidezko prozedurak. Baina neure buruari galdetzen diot ea burokraziak eta formalismoak ez dien gure erakundeei malgutasun txikiegia ematen oinarrizko elementuei erreparatzeko: konpromisoa, erantzukidetasuna, inplikazioa, maitasuna, elkartasuna, zaintza.

Segi irakurtzen

Parte-hartzea eta bideragarritasuna zalantzan

Arantza Tapiak esan berri du MONDRAGONen eredua birpentsatu behar dela, eta erabakiak batzar orokorretan hartzeak prozesua moteldu egiten duela. Horrez gain dio MONDRAGONek jo beharko lukeela kanpoko enpresetara ez direlako gai enpresak “reflotatzeko”. Ez naiz ni inor Fagorren hartu diren erabakiak zuzenak izan diren ala ez esateko, baina tesi gaiak ikutu eta ezjakintasunetik hitz egiten Continue Reading

Segi irakurtzen

Jabetzaren garrantzia

Pertsonak, norbanakoak, garrantzitsuak dira enpresa/erakunde batean, baita beren garapen pertsonala zein profesionala ere. Halaber, norbanakoen arteko harremana gakoa da, batez ere botere harremana nola gauzatzen den. Botere harremanetan, baina, bi maila bereiz nahi nituzke. Alde batetik, lanpostuan norbanakoak daukan autonomia, egitura horizontala erabakiak hartzerako orduan. Hala, eguneroko jardunean langileak enpresaren jabe sentitzea lor daiteke, eta Continue Reading

Segi irakurtzen

Mitoak mito

Elkarrizketa mugatu (140 karaktere) baina interesgarriak ari gara egunotan sarean izaten, kooperatiben eta bailararen bilakaeraren inguruan. Hedoi Etxartek Argiako artikulu baterako esteka ere eman digu, gomendagarria benetan (eskerrik asko, portzierto). MONDRAGONen bilakaerak hainbat gako izan ditu, egungo egoerara arteko garapena hainbat faktoreren menpekoa dugu. Ormaetxeak dioen bezala, diktadura garaian kooperatibek zuten izaera oxijenatzailea galdu du, Continue Reading

Segi irakurtzen