4 paretetatik harago

Inork ez ninduen zoriondu. Gutxi batzuek ulertu zuten. Horrela hasi nuen ELAko ibilbidea. Eta hala pasa ditut lehen hilabeteak: ingurukoei ulertarazten zergatik utzi nuen kooperatiben mundua, eta nola egin nuen salto sindikalgintzara. Sindikatu eta kooperatiben arteko lotura estua azaltzen orduak pasa ditut. Prekarietatea egon badagoela esaten. Oso egoera latzak badaudela baita Debagoienean ere. Eta sindikatuak horren kontra borrokatzen duela. Neure soldataren %90a afiliatuen poltsikotatik datorrela, langile prekario eta pobreen poltsikotatik. Hain zuzen ere, prekario horiek dira kooperatiba batzuen jarrera salatzera etorri zaizkigunak. Hitzarmen estatala aplikatu nahi dietela beldurrez esaten digutenak. Orduko 5 euro kobratuko dituztenak. Mariak beste kooperatiba handi bati

Segi irakurtzen

Debagoienaz eta teknologiaz

Bakalhau-Blogsoviet biltzarra egin genuen orain dela aste batzuk, Zarauzko Putzuzulo elkartean. Beti bezala, lagunen konpainiaz gozatu (Unai, Gorka, Beñat, Imanol, Artsuaga eta abar luze bat) eta eraldaketa sozialaren bidean dauzkagun erronka eta egitasmoak elkarbanatu genituen. Zibergara-Mokolokom-eko lagunak ere bertan izan ziren, Mikel eta Damian, Bergaran martxan jarri dituzten egitasmoen berri emateko. Inbidiaz entzun nien zertan Continue Reading

Segi irakurtzen