Birusa. Gaixotuak. Babes elementurik gabeko erresidentzietako langileak. Konfinamendua. Banatzailearen osasunaren gainetik online erositako bizikletak. Osasungintzaren kolapsoa. Hildakoak. Birusa. Gaixotuak… etenik gabeko espirala. Helduko da, baina, “normaltasun berria”. Eta, berarekin, espiral eta beldur berriak: langabezia, murrizketa berriak, (aspaldi ahoan genuen) krisia, askatasun galera, kontrol sozial eta poliziala… Hala ere, hilabeteotan ikasitakoa baliagarri izango zaigu etorriko denari aurre egiteko. Besteak beste, ikasi dugulako urteotan osasungintzan egindako murrizketek hildakoak biderkatu dituztela, zaharren egoitzen pribatizazioak bertako bizi baldintzak nabarmen kaltetu dituztela, eta gobernari eta enpresari gehiegik lana bizitzaren gainetik jartzen dutela (besteen bizitzen gainetik, jakina). Eta, nola ez, ikasi dugu ere zailtasunen aurrean elkartasun
Segi irakurtzenKategoria: bizitza
Jostorratzak prest!
Erosketak bukatuta, etxera bidean Famarekin elkartu naiz. Jaiegunetan Senegalgo arropa biziak janzten ditu, baina gaur ez zuen horretarako indarrik. Kontatu dit Ordiziako zaharren egoitzan “bere aiton-amonak” hiltzen ikusten dituela tantaz tanta. Ez dit esan zabor poltsak erabiltzen dituztela babeserako, baina bai beldurtuta dagoela. Oso. Baina zaindu egin behar dituela, “zeinek egingo du bestela”. Etxean jada, “osasunaren eta ekonomiaren arteko oreka” bilatu behar dela entzun diet agintari politiko eta ekonomikoei. Famaren begi negartiak ditut buruan. Etxetik ezin irten dauden gure guraso eta aiton-amonak. Bakarrik hiltzen diren horiek, eta beraien familiak. Eta ezin dut. Ezin dut sinetsi bizitzaren gainetik ekonomia dagoela entzun izana, guztiok
Segi irakurtzen