Quantcast

Category: bailara

Motorrak berotzen

Argindarraren prezioa. Zahar egoitzetako baliabide eta arreta falta. Segregazioa. Arrakala sozialak. Prekarietatea. Emakumeon aurkako indarkeria. Laneko heriotzak. Amaigabeko zerrenda, baina kaleak hotz ditugu. Haserre eta amorrurik ez da nabari, zenbait bilkura, greba eta pankartez harago. Iluntasunera ohitu garelako izango da akaso. Nekea izango da bestela. Etsipena. Eta etsipen horretan, amestea ere ahaztu zaigu. Irudikatzea, sortzea, …

Continue reading

Ez nuen ezer espero, ez

Galdetu didate Euskal Irratiak-en ea zer espero nuen atzoko bileraren ondotik (Eusko Jaurlaritza, Debagoieneko alkate, diputazioak eta MONDRAGON Korporazioko ordezkariak bildu ziren), eta ea gehiago espero nuen bilera hartatik. Egia esateko, ez nuen ezertxo ere espero. Hilabetetan negoziatzen ibili omen dira Fagor Etxetresnak-en egoeraren eta etorkizunaren inguruan. MONDRAGON, Fagor, Eusko Jaurlaritza eta Madrilgo gobernua. Hori Continue Reading