Argindarraren prezioa. Zahar egoitzetako baliabide eta arreta falta. Segregazioa. Arrakala sozialak. Prekarietatea. Emakumeon aurkako indarkeria. Laneko heriotzak. Amaigabeko zerrenda, baina kaleak hotz ditugu. Haserre eta amorrurik ez da nabari, zenbait bilkura, greba eta pankartez harago. Iluntasunera ohitu garelako izango da akaso. Nekea izango da bestela. Etsipena. Eta etsipen horretan, amestea ere ahaztu zaigu. Irudikatzea, sortzea, eraikitzea. Beharrez betetako garaiak ditugu, baina tresnak falta zaizkigula dirudi. Hain zuzen ere, kooperatibismoaren rola beharrak estaltzea izan da bere hastapenetatik. Hor kokatu behar ditugu, esaterako, industrializazio garaian biderkatutako kontsumo kooperatibak: oinarrizko produktu eta elikagaiak langileen eskura jartzeaz gain, ehun soziala berreskuratzeko tresnak ziren beren
Segi irakurtzenKategoria: bailara
Ez nuen ezer espero, ez
Galdetu didate Euskal Irratiak-en ea zer espero nuen atzoko bileraren ondotik (Eusko Jaurlaritza, Debagoieneko alkate, diputazioak eta MONDRAGON Korporazioko ordezkariak bildu ziren), eta ea gehiago espero nuen bilera hartatik. Egia esateko, ez nuen ezertxo ere espero. Hilabetetan negoziatzen ibili omen dira Fagor Etxetresnak-en egoeraren eta etorkizunaren inguruan. MONDRAGON, Fagor, Eusko Jaurlaritza eta Madrilgo gobernua. Hori … Continue Reading
Segi irakurtzen