Zenbat alditan entzun eta irakurri ote dugun “historikoa” hitza. Manifestazioa, ekitaldia, urtea, hilabetea… guztia magnifikatzeko beharra ote. Baina ekintza handi eta esanguratsu horiek baino, ekimen txikiek osatzen dute gure ibilbidea, historia propioa. Eta pandemiaren ikaragarritasunaz harago, 2020an titular handirik gabeko ekimen garrantzitsuak izan ditugu martxan. Horietako bat da Sasoibide proiektua (https://labur.eus/sasoibide). 2018ko azaroaren 8an egin …
Category: arrasate
Eka 30
Urteurrenak
Maiatzeko aldizkaria ekainean iritsi zitzaidan, ohi bezala, astebete inguruko atzerapenarekin. Duela 20 urteko furgonetaren argazkia ezagutu nuen, baita ilusioz betetako kazetariena ere. GoiTB-ren urteurrenak, baina, Arrasate Telebistara eraman ninduen oharkabean. 30 urte bete ditu aurten. 30! Aitortuko dizuet itzelezko pena eman zidala gure ATB (eta Arrasate Press) galtzeak. Gogoan dut, 7 urtetxorekin, aitaren telebista programa grabatzen zuten bitartean kristalaren beste …
Urr 20
Jabetzaren garrantzia
Pertsonak, norbanakoak, garrantzitsuak dira enpresa/erakunde batean, baita beren garapen pertsonala zein profesionala ere. Halaber, norbanakoen arteko harremana gakoa da, batez ere botere harremana nola gauzatzen den. Botere harremanetan, baina, bi maila bereiz nahi nituzke. Alde batetik, lanpostuan norbanakoak daukan autonomia, egitura horizontala erabakiak hartzerako orduan. Hala, eguneroko jardunean langileak enpresaren jabe sentitzea lor daiteke, eta … Continue Reading
Urr 19
Mitoak mito
Elkarrizketa mugatu (140 karaktere) baina interesgarriak ari gara egunotan sarean izaten, kooperatiben eta bailararen bilakaeraren inguruan. Hedoi Etxartek Argiako artikulu baterako esteka ere eman digu, gomendagarria benetan (eskerrik asko, portzierto). MONDRAGONen bilakaerak hainbat gako izan ditu, egungo egoerara arteko garapena hainbat faktoreren menpekoa dugu. Ormaetxeak dioen bezala, diktadura garaian kooperatibek zuten izaera oxijenatzailea galdu du, … Continue Reading