Duela ia hiru hilabete idatzi nuen azkenekoz blogean. Lan kontuak aldatu dira. Proiektu batzuk amaitu egin dira. Fase aldaketa, beraz. Tesia martxan, baina Enpresagintza-MIK-Oñati Gestio Heziketako proiektuak ez.
Kooperatibetan ebentualen rola zein den, horri buruz idaztea nuen buruan. Barrenik ez, oraingoz. Beraz, itzulera arin hau, mezu potoloagoei atea zabaltzeko. Laster (hala espero dut) kooperatibismoa, krisia/tesia, marketina eta euskara, eta beste hainbat kontu txoko honetan, ilunkaran.