ULARCOko Zerbitzu Zentralek argitaratutako liburuxka dut eskutan: “Arrasateko esperientzia, prozesu gisa” (Arrasate, 1985). Bertan, ULGOR kooperatibaren prozesu organiko, kolektibo eta gatazkatsuak jasotzen dira. Besteak beste, 1974an ordainsarien sistema aldatzeagatik kooperatibaren baitan izandako gatazka kontatzen du; greba, kaleratzeak, isunak, batzarrak, organoen arteko eztabaidak… Esperientzia, subjektu eta komunitate kooperatiboen inguruko harra duzuenontzako, harribitxia. Arrasateko Kooperatiben Esperientzia imitatzeko mezutik urrun, kooperatiben bideragarritasun sozialerako zenbait gako eskaintzen ditu ikerketa lanak. Beti ere, kooperatibak prozesu dinamiko gisa ulertuz, errealitate sozioekonomikoei eta bizitzaren eta komunitatearen beharrei erantzuteko egokitzen joan behar duen erakunde gisa. Gatazka eta borroka gaizki ikusita eta deseroso diren garaiotan, bereziki komunitatea eta gatazka
Segi irakurtzen
