Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere (galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei), borrokarako eta antolakuntzarako kultura indartzen du. Urte luzetako borroka feminista eta sindikalari esker, eta 2023ko greba feministak aldarrikatutako zaintza eskubide kolektiboa mugarri gisa dugula, kontziliazio eta zaintzari begira aurrerapauso itzelak lortu ditugu lantokietan. Urtez urte jaiotza eta adopzioagatiko baimenak nabarmen luzatzeaz gain, txikien zaintzarako 8 asteko baimenak onartu zituen Estatu espainiarreko gobernuak 2023an. Bi aste gehiagoko baimen ordainduak, berriz, 2025ean. Gurasoontzako bakarrik ez, bizikide eta familiartekoen ospitaleratze eta mendekotasun egoeretarako ere baimenak luzatu dira

Segi irakurtzen