Txalupak, guztiontzat

Oraingoan ere barrenak mugituta natorkizue, beldurretik eta izutik, uzkurtuta eta larrituta. Ze herri geratzen ari zaigun, zer datorkigun epe motzean, zer utziko diegun gure ondorengoei. Saiatzen naiz pentsatzen posible dela datorrenari aurre egiteko egiturak sortzea, autoeraketatik, subjektugintzatik eta herrigintzatik. Baina horretarako espazioak baliatu behar ditugu, kontzientziazio eta erantzukidetasuna indartuko dituztenak. Murtziako (Espainia) Torre Pacheco-ra joan gintezke, azken asteotan atzerritar jatorriko familien aurkako eraso faxistei buruz hitz egiteko; eta esan genezake Espainiako faxistak direla arazoa. Edo hitz egin genezake gure Euskal Herri maitean, euskaldunean, kooperatiboan, komunitarioan, gertatzen ari denaz. Titularrak lortu dituen Hernaniri buruz, sareetan topatzen diren Donostia eta Irungo “anekdotez”,

Segi irakurtzen