Negu gorria

Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile txiki eta ertainak ere, hementxe, sosak eta erronkak nondik atera asmatu nahian. Proiektu eta amets handiak ditugulako, eta gehiegitan zuloz betetako poltsikoak. Urte berriari begira panorama eskasa dugu inguruan: Siemens Gamesak 423 behargin kaleratuko ditu, Astilleros Balenciaga hartzekodunen konkurtsoan sartuko da, Gasteizko SDA Factoryk ateak itxiko ditu, BSHk Eskirotzeko 660 langile kaleratuko ditu… eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko ekonomia sozial eraldatzaileko enpresak baztertzea erabaki du. Besteak

Segi irakurtzen