Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, salaketetarako buzoi anonimoa sortuz. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase irakurketarik, ez du zaurgarriekiko kriminalizaziorik bultzatzen, eta ez du, nola ba, herrikideon artean polizia lanak egitea sustatzeko helbururik. Egia esan, azken kanpaina honek ez nau bereziki harritu. Ez nau harritu, sistemak kolektibo zaurgarriak kriminalizatzeko saiakera behin eta berriro egiten duelako; erraza, merkea eta segurua delako. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentetako iruzurrarena kontu zaharra da, oso hedatua, eta faltsua. % 0,7ko iruzur tasarekin, ke laino huts bat da. Akaso,
Segi irakurtzen