Sorginok

Tekleatzeko zailtasunekin natorkizue, osaba Inazio hil berritan. 100 urte borobilekin joan zaigu, lasai eta gehiegi sufritu gabe. Aspaldiko partez Bidanian elkartu gara, elizan lehenbizi, eta mahaiaren bueltan, ondoren. Salda, haragi egosia eta txorizoa. Ardo zuria eta beltza. Eta sentimendu kontrajarri pila. Irribarreak, maitasuna, tristura, ilusioa, oroitzapenak… lotzen gaituzten erroak. Heriotzak, ezinbestean, hutsuneak kudeatzen ikastera behartzen gaitu. Eta hutsuneak, geure burua kokatzera. Nor garen eta zer garen; nondik gatozen eta non gauden; eta, zalantzarik gabe, zertarako garen. Beno, zertarako horrek antza hartu du sermoiko edukiarekin, eta ez zen nire asmoa. Baina bai, zertarako horrek zentzua ematen dio gure egunerokotasunari. Aitortuko dizuet

Segi irakurtzen

H

Letrekin jolasteko ikasturtea izango da aurtengoa, letra larriz beteko zaigu koadernoa. Baso eskolako irteerak ere izango ditugu eskolan, eta aurten, aurten, ikasturte lasaiagoa espero dugu. Zeinek esango zidan niri eskola publikoan guraso izateak hainbeste izango zuela herrigintzaz eta komunitategintzaz. Hainbeste borrokaz eta militantziaz. Akaso, nork daki, aurtengo ikasturteak beste erronka batzuei heltzeko arnasa emango digu. Ekosistema kooperatiboei buruz ilusioz aritzeko, trantsizio ekosoziala herrigintzatik eta txikitik bultzatzeko, bilerarik gabeko eguntxo batzuk libratzeko, gauza txikiei erreparatzeko. Nahi nuke aurtengoan une ilunenetan ere argi izpiak ikusteko patxada izatea, eta letra mutuari merezi duen protagonismoa emateko nahikoa argitasun izatea. Txikiari, titularrak izaten ez dituenari,

Segi irakurtzen