Harmailatik baino, pistatik egindako kronikarekin natorkizue. 40 urteren ondoren, Iñazio Elorza Ping Pong txapelketaren 2. edizioa izan genuen Arteaga jatetxean. Izena ematera goiz iritsi ziren parte-hartzaileak, atzerritik batzuk, baina eskualdetik gehienak. Zapatila erosoak jantzita, batzuk entrenamendu saioak eginda zetozen, Zegama-Aizkorri txiki uzten baitzuen deialdiak. Izena emateko mahaian, 1984ko urtarrileko argazki zaharrak. Tartean, jada gurekin ez ditugun gehiegi. Malkotxo bat edo beste masailetik behera erortzen utzi, arnasa sakon hartu, eta etxeko guztiok eman genuen izena. Haurrak, umeak, gurasoak, amandreak, aittajaunak… Guztiak kategoria berberean lehiatuko ginen, hala zion txukun-txukun inprimatutako araudiak. Zozketarako bolatxoak prest, batzuk entrenamendurako aprobetxatu zuten bazkal aurreko tartea, palak
Segi irakurtzen