Hastear da udal eta aldundien jardunak geldiarazten dituen “demokraziaren festa”. Festa baino, hasi aurretik nekatu gaituen publizitate kanpaina. Herri eta lurralde batzuetan esperantzaz beteta biziko dituzte egunok, behingoaz aldaketa iritsiko dela pentsatuz, edo lau urteotan egindako lanak segida izango duela sinetsiz. Beste batzuetan, ba beno, “dagoenarekin jarraitu behar” asumituta, edota “besteak okerragoak dira” pentsatuta, guztiak frustrazio puntuaz. Hurrengo astetan azken obrak hasten ikusiko ditugu, azken inaugurazioak egiten, azken kontratuak sinatzen. Gutxi batzuen tripak angulekin bete zirenekoak ere garai hauetan izango ziren; gipuzkoarron osasun eta poltsikoak okertuko zituen erraustegia eraikitzeko kontratuak ziren orduko negozio. Eta beteko zaizkigu buzoiak propaganda koloretsuz. Funtsean,
Segi irakurtzenHilabetea: apirila 2023
Eskubideez harago
Azken asteotan eskubide indibidualen defentsa irmoa nonahi: iritzi artikuluetan, sareetan, agerraldietan… Baina ez, ikastetxea aukeratzea ez da eskubidea. Bai, ordea, doako hezkuntza publikoa jasotzea. Hor amaitzen da eztabaida. Hezkuntza sistema ikuspuntu merkantilistatik bizi nahi dugula? Ba hortxe ditugu ikastetxe pribatuak: sartzeko nahikoa diru izanez gero, eta zure izen-abizenak edo jatorria arazo ez badira, barra librea. Egungo EAEko hezkuntza sistemak arrakala sozialak are sakonago bihurtzen ditu, pribilegioak betikotuz. Hezkuntza arautuko sareen eta ikastetxeen arteko segregazioa da ondorioetako bat. Segregazioa ez delako zoriz gertatzen den zerbait, erabaki politikoek sortzen baitituzte horretarako baldintzak. Egiturazko arazo bati hautu indibidualekin erantzuten aritu gara orain arte.
Segi irakurtzen