Eskola publikoa aukeratzeko arrazoiak zeintzuk izan ziren azaltzeko artikulua idaztera ausartu nintzen; badaezpada, matrikulazio epea bukatu zenean. Izenburutik hasita banderizoen aurkako mezua zen arren, ikastolen aurkako bandoan kokatu ninduten hainbatek. Mezua ulertzeko gaitasun faltagatik akaso, itsukeriagatik beharbada, edota segregazioaren aurrean beren burua justifikatzeko beharragatik. Zorionez, ikastoletako hainbat gurasok eskertu zuten artikulua, guztiak banderizoekin eta segregazioarekin …