Urte luzez ikusi izan nuen Goenkale telebistan. Gogoan dut Goenkaleko Maria Luisa familiako bihurtu zela etxe askotan, kalean gelditu eta aspalditik ezagutuko balute bezala hitz egiten ziotela – genio biziegia zuela, senarrak adarrak jartzen zizkiola…-. Neuri antzekoa gertatzen zait Arantza, Josu eta IƱigorekin. Goiz, eguerdi, arratsalde eta gauez; ekonomia, osasuna, pandemia, ingurugiroa… berdin dio zertaz, aurpegi berberak ikusten ditut pantailan. #Diotenez, laster albistegietako kazetarien lekua hartuko dute. Izan ere, krisi garaiotan langile publikoek elkartasuna erakutsi behar dute, IƱigok argi adierazi zigun moduan. Kontxu Odriozolak transmititzen zidan sinpatiatik urrun izan arren, akaso nik ere kalean topo eginez gero, azken aldiko zalantza
Segi irakurtzen