2.000 karaktere inguru. Tonu kritikoan, zirikatzailean. Nahiko erraza zirudien. Baina ordenagailua piztea ere kosta zait, orri zuriarengandik ihesi. Artikulua idaztea Goierrira bizitzera etortzea baino zailagoa izan dela ere esango nizueke. “Kanpokoa” izateagatik herriko plazan jasotako begiradak txiki uzten ditu plaza berri honek. Baina beranduegi da atzera jotzeko. Gaindegia-ren webgunera jo dut datu bila, eta ez, Debagoiena eta Goierri ez dira hain ezberdinak. Bietan industriak jan ditu lur emankorrenak, Euskal Herrikoekin alderatuta langabezia-tasak baxuagoak dira, eta biztanleko BPGak, berriz, Gipuzkoako altuenak. Jakina, bi eskualdeetan emakumeenak dira datu txarrenak. Datu esanguratsuadakar Gaindegiaren 2019ko txostenak: Debagoienak du Gipuzkoako errenta desoreka txikiena, kooperatiben mugimenduak eskualdean duen pisu ikaragarriari esker. Goierriri buruz ez
Segi irakurtzen