Adinean aurrera goazelako batetik, eta bizitzaren eta lan merkatuaren irakurketa feministak bultzatuta bestetik, ezin azken aldian zaintza lanen krisia burutik kendu: adinekoen egoitzen prekarizazioa, etxeko langile ikustezinek sufritzen dituzten “bizi” baldintzak… Emakumeak gehienak, etorkinak asko. Erresidentzietako grebako pankartak jartzen ikusten ditugu batzuk, beste batzuk, aldiz, kalera irteteko aukerarik ere ez dute. Guztiak borrokalariak, indartsuak, eta …