Loti Ederraren lehen bertsioa Italian argitaratu zen, 1634. urtean. Giambattista Basile-ren Eguzkia, Ilargia eta Talia ipuinean, printze batek Talia lo topatu, eta bera esnatu gabe bortxatu egin zuen. Haurdun gelditu, eta artean esnatu gabe, bikiak erditu zituen Taliak. Dio ipuinak haurtxo horietako batek esnatu zuela ama, atzamarra miaztu eta kalamuzko ezpala kenduz. Printze bortxatzailea, errege bihurtuta jada, berarengana itzuli zen, eta maitasun istorio eder bat hasi zuten. Ipuina aldatzen joan zen, ez baita batere elegantea bortxatu zaituenarekiko maitasun erabatekoa sentitu behar duzula esatea. Mezuak sotilagoak bihurtu dira, printze urdinaren zain egon behar dugula iradokiz, laranja erdiak zoriontasuna emango digula sinestaraziz.
Segi irakurtzen