Gutxiespenez

Honakoa 2014-10-06ko Asteleheneko Goiena-rako idatzitako artikulua da, Zabalik zutabean topatuko duzuena. Asteburuko planei buruz idaztea nuen buruan, enpresen parte-hartzeaz hitz egiten duten bitartean lan baldintzak okertzen dituzten enpresariei buruz idaztea baztertu ondoren, beste gai polemikoekin egin bezala. Baina joan den astean Jose Luis Bilbao jaunak hitz egin zuen. Hitz egin zuen ezagutzen dituen ustelkeria kasuak gordeko dituela esanez, paradisu fiskaletan ondasunak dituztenen izenak emango ez dituela ziurtatuz. Sarean irakurri nuen beste leku batean zigorra ekarriko zutela bere adierazpenek. Baina hau ez da Europa, hau ustelkeria nagusi den Hego Euskal Herria da, Espainian kokatutako Hego Euskal Herria. Paraje hauetan klase politiko-ekonomikoak argi

Segi irakurtzen