Blogak. Iritzi pertsonalak plazaratzeko leku hori. Hausnarketa eta elkarrekintzarako txokoak. Euskarazko edukiak sortzeko eta geure hizkuntzaren presentzia handitzeko tresnak. Izan litezke literaturari, ekonomiari, eraldaketa sozialari, kulturari orokorrean, teknologia berriei edota modari buruzkoak, esaterako. Baina bada halako muga bat blog pertsonaletan, pertsonal izatea mugatzen dutenak. Ez da ohikoa ezinegon, tristura, min edota zorion pertsonalak plazaratzea. Horregatik, Imanolek azken asteotan zabaldutako mezuei aipamen egin nahi nien txoko honetan. Malkoak sorrarazi dizkigulako, euskal blogosfera hunkitu duelako, eta “atsegin dut”/bertxio eta abarrak barne-barnetik aterarazi dituelako. Eskerrik asko zuri, beraz, sarea erabili eta guztioi azken asteotako atsekabea hain modu goxo, eder eta gordinean zabaltzeagatik.
Segi irakurtzenHilabetea: azaroa 2013
Blogen erabilgarritasunaz
Blogak. Iritzi pertsonalak plazaratzeko leku hori. Hausnarketa eta elkarrekintzarako txokoak. Euskarazko edukiak sortzeko eta geure hizkuntzaren presentzia handitzeko tresnak. Izan litezke literaturari, ekonomiari, eraldaketa sozialari, kulturari orokorrean, teknologia berriei edota modari buruzkoak, esaterako. Baina bada halako muga bat blog pertsonaletan, pertsonal izatea mugatzen dutenak. Ez da ohikoa ezinegon, tristura, min edota zorion pertsonalak plazaratzea. Horregatik, … Continue Reading
Segi irakurtzenAurre-erretiroak FEEn… eta MONDRAGONen
Badira egun batzuk Zigor Ezpeletak (MONDRAGONeko kide) Euskadi Irratiko Faktoria saioan hitz egin zuena. Gestio sozialeko arloan ari denez gero (izen zehatza jakin ez dakidan arren), Fagor Etxetresna Elektrikotako bazkide “soberakinei” eskaini ahal zaien irtenbideari buruz aritu zen batez ere. Enplegua bere elkarrizketaren zentru bihurtuta. Birkokapenak aipatzerako orduan, galdetu zioten ea behin-behineko langileen konturakoak izango … Continue Reading
Segi irakurtzenEz nuen ezer espero, ez
Galdetu didate Euskal Irratiak-en ea zer espero nuen atzoko bileraren ondotik (Eusko Jaurlaritza, Debagoieneko alkate, diputazioak eta MONDRAGON Korporazioko ordezkariak bildu ziren), eta ea gehiago espero nuen bilera hartatik. Egia esateko, ez nuen ezertxo ere espero. Hilabetetan negoziatzen ibili omen dira Fagor Etxetresnak-en egoeraren eta etorkizunaren inguruan. MONDRAGON, Fagor, Eusko Jaurlaritza eta Madrilgo gobernua. Hori … Continue Reading
Segi irakurtzenFEE: bazkideak, bazkide-mutualistak eta ebentualak
Bazkideei soluzioa bilatu eta topatuko omen zaie. Atzo Juan Manuel Sindek (Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko bozeramaleak) argi utzi zuen Onda Vascan egindako elkarrizketan: bazkideen langabeziari, lehenaldian egin gisara soluzioa topatuko zaio. Birkokapenak, kalte-ordainak, aurre-erretiroak eta abar. Gogorra izango da urte mordoxka baten ondoren etxera esku hutsik joatea, hala ere. Bakoitzaren enpresaren alde ahalik eta gogorren lan … Continue Reading
Segi irakurtzen