Gaurkoan Argentinari eskainitako mezua idatzi behar. Sare sozialetan PPren erreformak Argentinako egoera lehertu aurretik aplikatutako berberak direla irakurri dut, hemen. Ondoren, Itzalagunea-ri (@itzalagunea) esker honako helbidera jo dut: “Memoria del saqueo”. Dokumentala ikusten hasi, eta Espainia gogoratu dut. Egoera antzekoa, berbera ez esatearren. Hemen txertatzen dizuet dokumentalaren lehen atala. Osorik ikusteko, youtube edo webgunera bertara jo dezakezue. Ikustea gomendagarria da, beti ere irribarrea sakrifikatzeko prest bazaudete. Beranduxeago, Txapisotegik 2004ko “The take” (La Toma) dokumentalaren erreferentzia eman dit. Hemen duzue youtubeko edukia, hau ere ikustekoa:
Segi irakurtzen