Nire tesia aitzaki hartuta, non krisiaren kudeaketa kooperatibetan aztertu nahi dudan, lehenengo aldiz EHUko Uda Ikastaroetara etorri naiz. Krisian agente ekonomiko ezberdinek duten eragina aztertu da honako izena duen ikastaroan: “Crisis y agentes económicos: un marco mundial en crecimiento“. Zein zen nire helburua? Nire formazioa hobetzea jakina. Izan ere, informatika arlotik etorrita, arlo ekonomikoan ez nago oso jantzia. Hala ere, kooperatibak eguneroko kontu izan ditut txikitatik, eta Arrasatekoa izateak industria munduarekiko nolabaiteko lotura ere eman dit. Hala ere, nire tesia gauzatzeko hori ez da nahikoa. Interesgarria izan da ikastaroa, ekonomikoegia baina. Esan nahi dut, ekonomialariei bideratutakoa izan da, gauza batzuk
Segi irakurtzenHilabetea: uztaila 2011
IISJren Nazioarteko Kongresua Oñatin: Ekonomia Soziala
Uztailaren 6tik 8ra Oñatiko Unibertsitate zaharrean nazioarteko kongresua dugu, Ekonomia Sozialari buruzkoa: “IISJ Congreso Internacional: La Economía Social”. Ekonomia soziala zer den entzunda izango duzue, helburu sozialak bilatzen dituen enpresa-ekonomia eredua. Zenbaitzuek beren presentzia dudan jartzen duten arren, kooperatibak ekonomia sozialeko erakundeak dira, hala kontsideratzen dira. Kooperatibekin batera, zeintzuk agente ekonomiko zein sozialak diren, GKEak ditugu, besteak beste. Ekonomia Soziala lantzen duen kongresu honetan MU Enpresagintza – MIKeko ikertzaileok ere parte hartu dugu, bai antolakuntzan, eta baita gure ponentziekin ere. Nik ere hartu dut parte, nire tesian lantzen ari naizen gaiaren lehen emaitzak aurkezteko. Zer aurkeztu dudan? Ba Mondragon Korporazioa
Segi irakurtzen