Ez, honako mezua ez da ETB2-ko arratsaldeetako pelikula mitiko baten bertsio moderno bat. Jarraian txertatu dudan bideoan ez da Clint Eastwood azalduko pistola handi batekin, telebistako injustiziei aurre eginez. Pistola esan dut? Beharbada gaur egungo erasorik garrantzitsuena hitza bera litzateke, hitza hartzea, telebistako agintariei (€ eta $ jaunak, besteak beste) aurre egiteko modu egokiena, botere politiko-mediatiko-ekonomikoei aurre egiteko tresna garrantzitsu hori. Jarraian azalduko zaizuen bideoa Paul Riosen twitter kontutik lortu dut. Lehenik eta behin Espainiako Estatuko ekonomia eta jendartearekin (sar gaitezen, ekonomikoki bada ere, kolektibo horretan) gertatzen ari denaren beste ikuspuntu bat jaso dut. Informazio horrek beste mezu luzeago bat
Segi irakurtzen