Arrasateko Mondraberri.com webgunean topatu dut gaurko berria. Bertan 2008an Mondragon Taldean izandako emaitzen laburpen bat eskaintzen du.
Hona hemen aipatu artikulua:
” Mondragon Taldeak 1.800 lanpostu galdu zituen 2008an. Horietako 740 Euskal Herrian.Taldeko lehendakaria, Jose Mari Aldekoa, “ezkor” ageri da epe laburrera begira, baina baita “baikor krisia gainditzeko daukagun ahalmenagatik” ere.
“TU Lankide ” boletinak informatu duenez, area industrialak %4,9ko jaitsiera izan zuen iazkoan. Jaitsiera horiei aurre egiteko, eta nazioarteko krisialdiaren baitan, Mondragon Taldeak bi komite jarri ditu abian: Enpleguaren eboluzioa aztertzeko bat, eta bestea, beharrak dauzkaten kooperatibentzat finantzazio-bide berriak bilatu eta martxan jartzeko.