Kaixo guztioi. Gaur, tesiarekin bueltaka nabil honetan (gaur ere esan beharko nuke), mahai-inguru bateko edukia aztertzeko aukera izan dut. Bertako parte-hartzaileak Joseba Azkarraga, Mikel Zabala eta Joxean Alustiza dira. Kontua da beste gairen batzuen artean, blogean behin aipatutako gaia lantzen dutela. Jakina, nik planteatu nuena baino landuagoa! Interesgarria iruditu zait blog honen irakurleak zaretenoi testua eskaintzea… Artikulu osoa, hemen. Ondo segi! Formazioa eta hezkuntzaren gaiarekin bukatu nahiko nuke. 1999ko LARRUN hartan ere kezka handiarekin agertzen zen gaia, baina orain esperientziaz egin den azterketan ere atera da balore kooperatiboen transmisioan Mondragon Unibertsitateak ez duela behar bezala bultzatu. Zein da zuen iritzia?
Segi irakurtzenHilabetea: martxoa 2009
TU Lankiden, krisiaren ondorioak
Arrasateko Mondraberri.com webgunean topatu dut gaurko berria. Bertan 2008an Mondragon Taldean izandako emaitzen laburpen bat eskaintzen du. Hona hemen aipatu artikulua: ” Mondragon Taldeak 1.800 lanpostu galdu zituen 2008an. Horietako 740 Euskal Herrian.Taldeko lehendakaria, Jose Mari Aldekoa, “ezkor” ageri da epe laburrera begira, baina baita “baikor krisia gainditzeko daukagun ahalmenagatik” ere. “TU Lankide ” boletinak informatu duenez, area industrialak %4,9ko jaitsiera izan zuen iazkoan. Jaitsiera horiei aurre egiteko, eta nazioarteko krisialdiaren baitan, Mondragon Taldeak bi komite jarri ditu abian: Enpleguaren eboluzioa aztertzeko bat, eta bestea, beharrak dauzkaten kooperatibentzat finantzazio-bide berriak bilatu eta martxan jartzeko.
Segi irakurtzenTU Lankiden, krisiaren ondorioak
(artikulu osoa galduta) Arrasateko Mondraberri.com webgunean topatu dut gaurko berria. Bertan 2008an Mondragon Taldean izandako emaitzen laburpen bat eskaintzen du. Hona hemen aipatu artikulua: ” Mondragon Taldeak 1.800 lanpostu galdu zituen 2008an. Horietako 740 Euskal Herrian.Taldeko lehendakaria, Jose Mari Aldekoa, “ezkor” ageri da epe laburrera begira, baina baita “baikor krisia gainditzeko daukagun ahalmenagatik” ere. “TU Lankide ” buletinak informatu duenez, area industrialak %4,9ko jaitsiera izan zuen iazkoan. Jaitsiera horiei aurre egiteko, eta nazioarteko krisialdiaren baitan, Mondragon Taldeak bi komite jarri ditu abian: Enpleguaren eboluzioa aztertzeko bat, eta bestea, beharrak dauzkaten kooperatibentzat finantzazio-bide berriak bilatu eta martxan jartzeko.
Segi irakurtzen