Mundumira eta PESA

Atzo Antzuolan egon nintzan, Mundumira jaixan. Giro oso politta euen, gainera egualdixak be lagundu eben. Kalian Afrikatik etorrittako tinbalakin, jendia dantzan, geroko kontzertutan be jende ugari, ta Barcelonatik etorrittako Ojos de Brujo taldiakin, bakoitzak barrutik ataratako erritmuak jarraittuz.

Jai hau Antzuolan ospatu bihar zala jakin zanetik, esan ta esan ibili dia autobusian bertaraketako, ta guk hori iñ geben. Normalian ibilbide zirkularra itten dauen autobusa hartu (Antzuolatik pasaitten dana) ta Bergaran beste autobus bat hartu biharra euki geben, bixak ordainduta, ta bueltan be berdina, danera 4 autobus txartel ordaindu bihar pertsonako, lurralde bus txartelak be gainera ez eben balixo, Oñatitik Bergarara ezik.

Gabian Bergaran autobusian sartu ginanian gazte batzuk erreklamazio orrixak eskatu otsain autobus gidarixari, ta ez dakoi arrazoi faltarik. Beti Oñatikuak ibili bihar hola…

2 iruzkin “Mundumira eta PESA” bidalketan

  1. Demonocrazy

    Tamalgarrixa. Aurreko urtian be, Eskoriatzara autobusez joateko esan ta esan ta gero ordu bateko kolak.

    Aurten be berdin, autobusan apologia itxen egunero ta gero zerbitzu barregarrixak. Hiru ordu laurden itxoin ta gero Bergara-antzuola 1,70€ ta txartel famosua erabili ezin…

    Mundumirarako autobusak muxutruk edo oso merke jarrita eta zerbitzu on batekin, garraio publikuai bultzada politxa emango zotzen, jende asko dago ta autobusa egun horretan bakarrik hartzen dabena. Tamalez, negozio hutsa besteik ez da.

    Erantzun
  2. Anonimoa

    Guk zapatuan bueltan eman behar izan genuen. Ordubete egin genuen Bergaran, Labegaraietan, autobusaren zain. Pasatzen ziren, baina beteta eta gelditu ere ez ziren egiten. Haserretu eta etxera bueltatu ginen.
         Gaur, domeka, bigarren saiakera egin dugu. Autobusera igo eta lehenengo sorpresa, txartel busak ez du balio! Autobusean bakarrik, joan eta etorri egiten, ia 7 euro ordaindu ditugu. Eskerrak umeek ez dutela oraindik ordaintzen! Hurrengo urtean, gauzak ez badira aldatzen, kotxean.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude