Urrutien dagoen auzorantz abiatu gara, Gesalibarrerantz hain zuzen; erritmo biziaz, eta oraingoz, guardasolak itxita! Bidean, Ikastolako haur talde ederrarekin egin dugu tril. Nora zoazte ba? Gu Monterronera, eta zuek? Aurpegi alaiak, begiak ñir-ñir… Hori edertasuna!! Gesalibar Santa Ageda izenez ere…
Categoría: Egindako irteerak
Ikasturte berriaren lehen irteera eguraldi ilunaz egin dugu, euritan. Baina, hala ere, etxean egotea baino, lagunartean mendi aldera joatea nahiago. Zuhaitzen kolore erakargarriaz ohartu gara: horiak, gorriak, hainbat tonalitate… Eta Zigarrolako balkoira heltzerakoan, paisaia aldakorra, lainoak mendiekin jolasean, orain Udalaitz…
Gertuko herria da Aramaio eta bertara abiatu gara, txoko berriak ezagutzera. Aramaio Araba iparraldeko udalerria da, Zuia kuadrillakoa. Herriaren sarreran, Gregorio Gallegoren egurrezko taila ederra dago. Plazarantz, Udaletxearen arkupe ederraz topo egin dugu; garai baten arkuak kristalez itxita eta espazio…
Jabetza pribatu bat da, Etxezarreta izenekoa, Arrasateko kanpoaldean dagoena, oinezkoen pasealekuaren ondoan, Arrasate Oñatirekin eta Bergararekin lotzen duena, Deba errekaren bazterrean, inguruko errekaldeko baso natural bakarrenetakoa. (www.arrasate.eus) Udazkenaren koloreak bistaratzen hasiak, bideak orbelaz estaliak, usainak… paseatzeko giro ezin hobea. Naturan…
ONGI ETORRIak! KAIXO, aspaldiko! ZER MODUZ udan! ETORRI ZARA, ze ondo! BANEUKAN HASTEKO GOGOA!… Ostegunean Biterin, tenore horretakoak entzuten ziren. Sasoibide lagunarteko agur alaiak, hitz goxoak, adiskidetasuna! Aspaldiko lagunak, lagun berriak… Guztiak, Solozar baserrirantz abiatu gara, handik San Josepera, baseliza…
Urriak 1, Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna dela eta, Arrasateko Nagusien Kontseilua aste osorako ekintzak antolatzen buru-belarri ibili da. Jarraian egitaraua: Adinekoak sasoian egoteko lagungarria osteguneko egitaraua. Maila ezberdinetako hiru irteera prestatu dira, norberak aukera dezala egokiena iruditzen zaiona. Lagun berriak…
Albiste hau Goienan argitaratu zen 2021-07-09an. Inaziotar Bidearen lehen etapa eginda agurtu du ikasturtea Sasoibidek; pandemia urtea izan arren, 64 irteera egin dituzte eta 974 herritarrek hartu dute parte horietan. Antolatzaileak «oso pozik» daude, hasierako kezkak uxatuta, izan duten harrerarekin.…
Bus geltokian, aurpegi alaiak, motxilak, makilak… abiatzeko prest. Gipuzkoako altxorra da Antioko ermita, «baselizen katedrala» deritzona. 1366ko dokumentu batetan haren lehen aipamena, Gaztelako Enrique II.ak Lazkaoko jauntxoari eliza horren agintaritza ematen ziola adieraziz. Antioko ermitan, Fermin Lopetegi gure zain. Gustura…
Ikasturteko azkenengo irteerarako prest. Monterroneko zuhaitzak identifikatzeko eskuko telefonoa erabiliko dugu. Taldetan jarri gara eta aplikazio berezirik izan gabe ere, googlen bitartez, zuhaitzak ezagutu ahal izateko jarraibideak eman ditugu. Azkar asko jaso eta praktikatzeko moduan gaude. Ea ba, abia gaitezen!!…
