sasoibide+: loo, makatzena

Giro ederra, eguzkitsu eta epela. Abia gaitezen ba Monterronerantz!

Metal ura darion iturri txiki batera hurbildu gara, eta gure harridurarako, zein ur gutxi datorren. Aurreko astean botatako urak lurra asetu badu ere, iturrien emarietan ez da nabari; beraz, euri zain egon beharko dugu.

Iturri horretatik gertu, eskumako bidezidorrean behera pinudian murgildu gara; bidea sasiak hartzen, putzu txiki horretakoak berroak ote dira?, Botatako arbolaren ipurdiko perretxikoak, udazken koloreak… Basoa entzuteko geldialditxo horretan, zenbait sentsazio nabaritu ditugu eta konpartitu. Une berezia eta gustagarria; errepikatzeko modukoa!

Aurrera egin eta Makatzenako baratzen ondotik pasa. Landare, zuhaixkak behatu, ezagutu; aurbitzarekin ustekabea, fruitua ezagutu eta dastatu egin dugu. Santa Barbarako parkean ere badaude, eta seguru asko, begiak zabalik joanez gero, Arrasateko beste batzuetan ere ikusiko dugu.

Une berezia eskaini digu Udalatxen lainoarekin batera, eguzkiaren islak; bertan hari begira gelditu gara; Loo baserria ere agerian… Zein ikusmira ederra!

Eta paseoari bukaera emateko, edari bero-beroa gustura hartu dugu. Arratsalde berezia gaurkoa ere.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *