gesalibar

Urrutien dagoen auzorantz abiatu gara, Gesalibarrerantz hain zuzen; erritmo biziaz, eta oraingoz, guardasolak itxita!

Bidean, Ikastolako haur talde ederrarekin egin dugu tril. Nora zoazte ba? Gu Monterronera, eta zuek? Aurpegi alaiak, begiak ñir-ñir… Hori edertasuna!!

Gesalibar Santa Ageda izenez ere ezagutzen da. Gesalibar izenaren esanahia «ibar gazia da». Iturri sufredunak eta burdintsuak gaixoak sendatzeko erabiltzen ziren eta oso famatua zen bainuetxe bat ere bazegoen. Gaur egun, eraikin hau psikiatria-ospitale bihurtu eta multzo monumentala da.

Garibai arrasatearrak, baina ama Gesalibarreko Errotaetxe baserrikoa, 1567. urtean aipatzen du ur hauek oso onak zirela zenbait gaixotasun sendatzeko. (baserrisarea.com)

Loreak, Gesalibarri buruzko zenbait datu historikoak azaldu ostean, beste ekarpen batzuk ere egin ditu; osagarriak guztiak ere.

Santa Agedako bainuetxea: garai batean oso ezaguna izan zen, inguruan zeuden uretzak zirela-eta. Ilustrazioaren jarrera higienearen eta osasunaren aldekoa izan zen, eta haren eraginez 1825. urtean eraiki zen Santa Agedako bainuetxea. Antonio Cánovas del Castillo, Gobernuko presidentea, anarkista batek hil izanak gainbeheran jarri zuen bainuetxearen ospea 1897an. Berrirekitzea kudeatu zuten Hospitalarias de San Juan de Dios ordenak eta Hermanas del Sagrado Corazón ordenak, eta gaur egun duen gaixoetxe funtzioa orduantxe eman zitzaion. (arrasate.eus)

Eliza XVI. mendekoa da, eta erretaula erromanista interesgarria omen du; beraz, Gesalibarrera bueltatzeko aitzakia eman digu Loreak. Eskerrik asko, lagun!

INFORMAZIO OSAGARRIA

  • Mendi buelta polita egiteko aukera paregabea:
    Santaagedatx (416 m): kareharrizko tontor zorrotza, Gesalibar gainean altxatzen dena, begia duena harkaitzean zulatuta. Handik ikusten da Udalatxen hegoaldeko hegala. Tontorrera iristeko, Erenuzketa baserrien aurretik pasatuta, langa igaro eta aurrera joan pistatik, 400 bat metro; gero, ezkerrera, 150 metrora, tontorra dago. (Arrasateko Udala natura bideak)

http://baserrisarea.com/es/arrasate/gesalibar

https://www.arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/herrigunea-garagartza-gesalibar

https://www.turismodebagoiena.eus/wp-content/uploads/2018/07/DK2-039_ARRASATE_fitxa_teknikoa_HGG_

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *