ikasturte hasiera: balkoira!

ONGI ETORRIak! KAIXO, aspaldiko! ZER MODUZ udan! ETORRI ZARA, ze ondo! BANEUKAN HASTEKO GOGOA!… Ostegunean Biterin, tenore horretakoak entzuten ziren. Sasoibide lagunarteko agur alaiak, hitz goxoak, adiskidetasuna!

Aspaldiko lagunak, lagun berriak… Guztiak, Solozar baserrirantz abiatu gara, handik San Josepera, baseliza izan zena. Han, datuak, historiak, gomutak, bizipenak… entzun eta gogoratu egin ditugu.

Giro frexko-frexkua; belainoa desagertzean ikusmira ederra eskaintzen digu. Naturaz disfrutatzea gure esku dago, eta hesian zeuden armiarma sareei begira gelditu gara, artisau lana, ederra!

Lakre, Balduenpoto, sagar arbolak, botatako pinudia… Ibilbide ezaguna baina beti badago zer deskubritu!

Eta bukatzeko, Arizmendi Ikastolako ikasleek prestatutako salda goxoa hartu eta gustura egon gara kontu-kontari. Datorren ostegunerarte!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *