etxezarretan

Jabetza pribatu bat da, Etxezarreta izenekoa, Arrasateko kanpoaldean dagoena, oinezkoen pasealekuaren ondoan, Arrasate Oñatirekin eta Bergararekin lotzen duena, Deba errekaren bazterrean, inguruko errekaldeko baso natural bakarrenetakoa. (www.arrasate.eus)

Udazkenaren koloreak bistaratzen hasiak, bideak orbelaz estaliak, usainak… paseatzeko giro ezin hobea.

Naturan dauden bitxikeriaz gozatzeko, arretaz eta patxadaz begiratzea besterik ez da behar. Hor adibideak, bide baztarrean aurkitutakoak.

Eskuko telefonoek dakarten aplikazio baten bitartez, zenbait landaren izenaz jabetu gara, bere ezaugarri eta bitxikerien berri ere izan dugu.

Etxezarreta hondakinak

Etxezarretako jabea, Rafael Ariza Etxezarreta (1874-1934), oso pertsona berezia izan zen: meatzetako injinerua, mediku homeopata, botanika zale handia; oso kultua omen zen, liburutegi itzela zeukan, zenbait hizkuntzetako liburuak, askotariko gaiak…

Etxezarretaren azpialdeko eraikinean sartu eta gogoratu dugu bertan garaje eta korta zeudela, Angelines txikitan inguruan ibiltzen zen eta caballerizas zirela dio. Han bertan, garai hartarako aurrerapen handiak zeuden: Rafaelek baserria bihurtu zuen finka handi bat, teknologian aurreratuenetakoa, bai Arrasaten, bai Euskal Herrian eta Europan; baso ustiatzen jardun zuen, abeltzaintzan, hegazti hazkuntzan eta sagardogintzan. Atentzioa ematen zuen zer-nolako korta eraiki zuen ganaduarentzat, zorua eta hormak baldosa zuriez estalita zeuden, animalientzat edanleku automatikoak, eta bagoneta eseki bat lastoa eta satsa mugitzeko. (www.arrasate.eus)

Etxezarretarantz goazela, Arrueneko astoaren inguruan bildu gara guztiak. Kuadrila polita!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.arrasate.eus/eu/udala/udal-sail-eta-zerbitzuak/obra-zerbitzu-mantentze-eta-auzoak/parkeak/etxezarreta-eta-sagasti-etxea

https://txemax3.blogspot.com/2014/10/rafael-ariza-etxezarreta.html

https://txemax3.blogspot.com/2014/10/sagasti-etxeko-liburutegia.html

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *