iturrigorrin!

Arantzazu toki ezaguna guztiontzako, ez horrenbeste Iturrigorriko parajea; aberastasun natural handia eskaintzen digun ingurunea da. Parketxeko gida, Nerea, ibilaldian lagun izan dugu eta bere azalpenak argiak eta oso interesgarriak.

Kareharrizkoak dira inguruko mendiak eta bere sorreraz hitz egin digu Nereak; horrela, kareharrien jatorri biologikoa erakusteko, hiru harri koskor aukeratu eta bertan agertzen diren fosilak behatu ditugu (argazkietan ikusgai). Harrituta eta gustura denok.

Basoaren ezaugarriaz eta lagungarriak diren intsektuei buruzko kontuak ere interesgarriak. Biodibertsitatea.

Maldaren bukaeran pago motzek sortzen duten biodibertsitateari dagokionez, ikerketarentzat eremu erreserbatua gurutzatu dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak ikerketa lan horri ekin dio jada eta pago motzen egoera behatu ahal izan dugu. Pago horietatik geure arbasoen ikatz-jarduerarekin lotura duten habitat hauetako informazio tekniko-zientifikoa entzun dugu. Aurrean dugunari kultur paisaia ere baderitzo, berezko paisaian gizakiaren eraginaren ondorioz sortua: ikazkinak, ontzigintzan erabiltzeko zuhaitzetan eginiko interbentzioak… Garatzen ari den beste kontzeptu bat da hori.

Parketxerantz hurbiltze bidean, aintzinako tresneria, beste ikusmira batzuk… Eta parketxean irudi bereziak, bideo, maketa, azalpenak… Bisita aberasgarria!

Autobusa heldu aurretik, ulergarria den tentazioari ezin eutsi eta, Arantzazuko basilikara sartu irten bat egin. Beirateetatik sartzen den argitasun soila, eta nahikoa espazioan murgiltzeko…

Iturrigorriko parajeaz gozatu dugu gaurkoan, eta bueltatuko gara, etxekoei erakutsi… Eskertzekoa Arrasateko Udalaren laguntza!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.arantzazu.org/index.php/2014-02-21-10-01-12/mendi-irteerak/130-iturrigorriko-basoa

https://www.arantzazu.org/index.php/2014-02-21-10-01-12/salidas-montaneras/130-iturrigorriko-basoa

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *