Ausartak gaur Biterin elkartu garenok, bai horixe! Euripean norantz joan erabaki ostean, Bixi-bizi tailerrean ikasitako ariketa batzuk eginez gorputza abiatzeko prestatu dugu. Araztegi parean pasa garenean, beraren funtzionamenduaz hitz egin dugu, eurite handiak direnenean sortzen diren arazoez… Araztegi parean apar…
Categoría: Egindako irteerak
BA DA! 56. Durangoko Azoka zabaltzeko prest eta gu bertara, aitzaki polita herria hobeto ezagutzeko. Lolik eta Loreak, gure lagunak, proposatu eta ibilaldia antolatu digute. Antzina Durango Uria inguratzen zuen harresiak zituen 6 ateetatik gelditzen den ondare bakarra da Santa…
Azken egunotako euriteek lurra ase ote duten ikusteko, Urzuloko iturburura hurbildu gara. Ura baztarretan, ugari, indarrez, abiaduraz… kantari! Eta paseoaren amaieran, sorpresa. Zer eta, gure lagun Ixiarrek, etxean prestatu duen jaiotza ikusteko aukera izango dugu. Jaiotzaren oinarrizko pasarteaz gain, Ixiarrek…
Arizmendi Ikastolako Tafydeko ikasleek, guretzat espresuki, prestatutako tailerra egitera hurbildu gara. Ferialekuko gimnasioan, gure irakasleak izango direnak: Jokin Blanco, Erik Herrán, Aitor Díaz de Heredia eta Iñigo López. Aerobikaren aitzakiaz, kardio ariketak; propiozepzio ariketak, oreka eta estabilitatea landuaz; zirkuitoan, aldiz,…
Muruko bidean gora, Izurietara joateko asmotan abiatu gara. Izurieta edo Isurieta Aretxabaletako auzoa da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 12 biztanle zituen, eta 2016an, berriz, 14. 10 baserrik osatzen dute auzoa eta herrigunetik gertuen dagoena da. Zenbait aztarna erromaniko…
Gaurko irteera Angelines eta Edurnek proposatu eta prestatutakoa da, irrikaz, autobus geltokian elkartu gara; eguraldia ere, lagun! Anbotoren magalean eta Arrazola errekako urek bustita, Euskal Herriko parajerik ederrenetako bat aurkitzen da. Atxondo bailara aldenik alde zeharkatzen zuen Arrazolako meatzeetako trenbideak.…
Arratsalde polit honetan, Miraballes aldera joateko, Aretxabaletarantz abiatu gara. Bidean, udazken koloreak aurrez-aurre, arbolak biluzten, alfonbra gure oinetan… Trial-parkeko oztopoak ordenatuta, pilaketa ezberdinak, material anitzak… ikusten diren markengatik, aurreko egunetan bertan frogaren bat ospatu dela sumatzen da. Mugarri berritik gora,…
Mugimendu leun batekin askatu da hostoa zuhaitzetik. Beheranzko bidea hasi du, eta dantzan ari da albo batetik bestera, poliki, haize finaren bultzada txikien eraginez. Itsas-ontzi bat itsaso bare baten legez, kulunkan. (Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria. Berria 5.721)
Arantzazu toki ezaguna guztiontzako, ez horrenbeste Iturrigorriko parajea; aberastasun natural handia eskaintzen digun ingurunea da. Parketxeko gida, Nerea, ibilaldian lagun izan dugu eta bere azalpenak argiak eta oso interesgarriak. Kareharrizkoak dira inguruko mendiak eta bere sorreraz hitz egin digu Nereak;…
Giro ederra, eguzkitsu eta epela. Abia gaitezen ba Monterronerantz! Metal ura darion iturri txiki batera hurbildu gara, eta gure harridurarako, zein ur gutxi datorren. Aurreko astean botatako urak lurra asetu badu ere, iturrien emarietan ez da nabari; beraz, euri zain…
