sasoibide+: urzuloko iturburua

Azken egunotako euriteek lurra ase ote duten ikusteko, urzuloko iturburura hurbildu gara.

Ura baztarretan, ugari, indarrez, abiaduraz… kantari!

Eta paseoaren amaieran, sorpresa. Zer eta, gure lagun Ixiarrek, etxean prestatu duen jaiotza ikusteko aukera izango dugu.

Jaiotzaren oinarrizko pasarteaz gain, Ixiarrek bere arbasoei eginiko omenaldia aurkitzen dugu: aitaren inprenta/eskribau lanbidea ikusgai, amaren garbi zaletasuna, osaba errementari, familiako okindegia, baratzea, jaiotetxeko maketa (Marco Echeverri 1922), eta azkenik, basamortu aretsua. Esku trebeak, lana, bikaina; zenbat eta gehiago behatu, detaile esanguratsu gehiago aurkitzeko aukera. Bejondeizula Ixiar, eta mila esker zure txoko horretan sartzeko aukera eskaintzeagatik!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *