durango

BA DA! 56. Durangoko Azoka zabaltzeko prest eta gu bertara, aitzaki polita herria hobeto ezagutzeko. Lolik eta Loreak, gure lagunak, proposatu eta ibilaldia antolatu digute.

Antzina Durango Uria inguratzen zuen harresiak zituen 6 ateetatik gelditzen den ondare bakarra da Santa Anako arkua. «Merkatuko portalea» esaten zioten lehen, eta bertatik sartzen ziren durangarrak hornitzeko eta asetzeko salgaiak. Gaur egungoa XVIII. mendean eraiki zuten, eta aurretik egon zen beste baten ordezkoa da. Garaipen-arku itxura du, eta barrokoa da. (turismodurango.net)

Sanagustinalde gisa ezagutzen den ingurua Zabala edo San Juan errebala zen. Garbitegiak: Erreka bazterrean, XIX. mendeko garbitegiak daude. Etxeko higienerako ez ezik, emakumeek hartu-emana edukitzeko baliagarriak ziren. (turismodurango.net)

XV. mende bukaeran dagoeneko deskribatu zuten Uribarriko Andra Mariaren basilika, Isabel Erregina Katolikoak Durangora egindako bisitaren kronikan. Monumentu nazionaltzat jo da, eta Euskal Herriko obrarik apartenetakoa da. Haren portiko ederra nabarmentzen da, Euskal Herriko handiena. (turismodurango.net)

Zezenak dira: Eskultura horrek Durangoko usadio zaharrenetarikoa islatzen du, 400 urtetik gorako historia duena. Gaur egun, Zezenak dira edo sokamuturra San Fausto jaietan egiten da, urriaren 13aren bueltan. Alde zaharrean bigantxa bat askatzen dute, lepotik soka batez eutsita, eta Santa Ana plazaraino iritsi behar da. (turismodurango.net)

Durango ederra da, turismoko gidari esker, gaurko bisita interesgarria eta esanguratsua izan da. Horrez gain, hodei artean leiho bat zabaldu da, eta aterrune luzeak izan ditugu, beraz gu gustura.

Etxe aldera!!

Lorea eta Loliri gure esker beroena irteera hau antolatzeko hartu duten lan guztiagatik. Biba zuek!!

Eskertzekoa baita ere, Arrasateko Udalaren laguntza!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.argia.eus/gida/durangaldea2.htm

https://www.visitbiscay.eus/eu/-/durango-una-villa-palacio-entre-montanas

https://www.turismodurango.net/basilica-de-santa-maria-de-uribarri

https://www.turismodurango.net/turismo-museo-kurutzesantu-cruz-de-kurutziaga

https://www.turismodurango.net/es/blog/-/blogs/kurutziagako-gurutzea-kultura-ondasun-gisa-bien-de-interes-cultural

https://www.turismodurango.net/ayuntamiento

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *