aretxabaleta

Goiz argitsua bezain freskua gaurkoa, antzigarra bazterretan, zenbait txokotan errepidea labainkor… horri guztiari aurre egiteko, guztiok pausu bizi-bizian heldu gara Aretxabaletara.

Arrasaterantz bueltan, itzalean dauden bazterrak zuriak oraindik. Ibaialde parean, lur-jausiari begira. Debak baratzeko lurrak irentsi ditu; galera galanta bertako familientzat, tristura, hasarrea… Jaso ezazue gure elkartasuna.

Gure lagun Kontxik, bere herriko errezetaz eginiko sapos deritzotenak, goxo-goxuak ekarri dizkigu. Bere urtebetetzea dela eta, ez du lan makala hartu! Eskerrik asko Kontxi!!

INFORMAZIO OSAGARRIA

SAPOS/PESTIÑOS Osagaiak: 1,5kg irina, 2 arrautza, olio basokada, ardo zuri basokada, anis basokada eskas, iltze koilarakadatxo bat, anis alea koilarakadatxo bat, kanela koilaratxoa, royal sobre bat. Prozedura: arrautzak irabiatu ondoren, banan-banan gehitu osagaiak, azkenak irina eta royal. Orea ondo landu ondoren, ordu erdian pausatzen utzi. Arrabolarekin orea luzatu, findu; frijitu eta amaitzeko azukrea gainetik. On egin! (Eskerrik asko Kontxi)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *