Aretxabaletako Oro auzorantz abiatu gara, kanposantu ondotik aldapan gora. Bertako elementu arkitektonikoei aipamena egin, eta Edurnek jarraian aipu literarioa eskeini digu: Ane Odriozolaren trilogia gomendagarria (nobela beltza), Gibolaren ingurukoa hain zuzen. El secreto de Gibola, La sombra de Gibola eta…
Categoría: Egindako irteerak
Martxoaren 8a egun esanguratsua, emakumeen eskubide berdinen aldarrikapena, kontzientziazioa… gizarte osoaren erronka! Eta hor, hainbat ekimenen artean LILATOIA, emakumeak eta kirola lotu nahi duena. Iaz, covid 19a dela eta, Lilatoi birtualean parte hartu genuen, Arrasaten hain zuzen. Aurten ere, harekin…
Zabolainera hurbiltzeko, Gesalibarreraino autobusean joan eta ospitale eta erreka bitarteko bidea hartu dugu, Ibabe garajerantz. Aurreko aldapari gogoz heldu eta laster AHTko obraren arrastoak bistan: tunelak, zubiak… Paraje polita, baserri ederrak, eta hemen Zabolain, zalditegia eta sagardotegia, biak bakarti; badakigu…
Egun berezia gaur Eskoriatzan, Urdelardero, aratusteen haserako eguna; eguen zuri, ostegun gizen… horrelako beste deitura batzuk ere baditu gaurko egunak. Eta horretaz jakiteko, zer hobe Ibarraundi museora etortzea baino? Saioak beso zabalik hartu gaitu eta neguko jaien inguruko azalpenetan hasi…
Santagedatx tontorra, entzun gabekoa, non ote dago… Abia gaitezen ba! Giro eder honekin, Gesalibarren, eliza ostetik, aldapan gora eta bailarako ikusmiraz gozatuz, bagoaz. Erenuzketa baserriaren ondotik pasa, basoan murgildu eta pagoz inguratutako belardira heltzean, han Santagedatxeko tontorra; zulo handia daukan…
BIZITZA AKTIBO BATERAKO AHOLKUAK (Josu Letona, teknikaria. BAZ) 1. JARDUERA FISIKOA ≠ ARIKETA FISIKOA Jarduera fisikoa gure gorputzeko muskuluek egindako edozein energia gastua da, hau da, egunerokotasunean egindako edozein energia gastu (lan egin, jaiki, ibili, instrumentu bat jo, dantza egin,…
Biteritik abiatu, eta ospitalean Asuelako bidea hartu dugu. Zenbat norabide bertan… Ziorlako balkoirantz, Bakue, Andra mari zuri, Kurtzetxiki… Guk Bedoñakoari ekin diogu. Magalbe baserriaren aztarnak, 1.940an sute batek kiskali baitzuen. Dirudienez, Magalbe baserria Bedoñako baserri onena ez ezik, inguruetako onena…
Bergaran, paseatzeko gogoz aspalditik eta horretarako gaurko egun ederra aprobetxatu dugu. Horrela, gure lagunek prestatutako ibilbideari ekin diogu. Migel Altuna eskola, eraikin berriaren ondotik, Agarreko garaia ikustera abiatu gara. Baserriaren fatxada berritzen, harrituta utzi gaituzte haren elementu arkitektonikoek (XVI.ko gotikoak)…
Aramaiora etorri gara, Arabako lehen herrira. Gure gidak, bertako alaba, ondo baina hobeto ezagutzen ditu bazter guztiak, eta txokorik txoko eraman gaitu historia eta bitxikeriak kontatuz (Santa Kruz apaizarena…) Arratsalde pasa atsegina eta alaia gaurkoa, eta eskertzekoa Marijek egindako cicerone…
Egun, jakina da indarrak eta orekak osasun arloan garrantzi handia dutela. Izan ere, erorketak eta hezur apurketak ekiditeko ezinbesteko gaitasunak dira. Horregatik, oso garrantzitsua eguneroko jarduera fisikoa sustatzea, hala nola, arin ibiltzea, eskailerak igo eta jaistea, igeri egitea edo bizikletaz…
