sasoibide+: Bolinaga

Aretxabaletan, Portasoleraino joan, eta han bainuetxetik gora, Iturriondo-Bainuetxe parkean murgildu gara. Bertan, Euskal Herriko zuhaitz mota guztiak aurki omen daitezke. Toki atsegina.

Bolinaga auzorantz abiatuta, ikusmira ederra; errota baserriari erreparatu diogu eta, bertako Iñakik garai bateko errota baserri bihurtuta dagoen arren, mantentzen diren elementuak (ardatza, turbina…) erakutsi dizkigu. Interesgarria izan da.

Arientzarantz abiatu, eta bidean, ezkutuan dagoen San Bizente ermita erakutsi digu Elik. Itxita egon arren, zenbait berezitasun jakiteko aukera izan dugu: aipamena merezi du hilerriaren ondoan dagoen San Bizente ermitak. Erretaula bako eliza txikia da. Soila. Baina, baditu altxor batzuk: XIII. mendeko San Bizenteren irudia, 1804an, hilotzak garraiatzeko egurrez egindako andak eta soinu berezia duen kanpaia, besteak beste. (goiena.eus)

Baserri guztien artean, berriz, aipagarriena Ardantza da, bere aurrealdean duen armarri zoragarriagatik. (c2.nekar.com/eu)

Arientzako Natibitate elizaren ondoan, itsatsirik, abadetxea dago. Baserri-ermita horrek erdi aroko aztarnak ditu. Kanpaiak XVI eta XVII.ekoak dira. Hirugarren kanpaia San Bizente elizan daukagu. 1664koa dela jartzen du… (kanpai-joleak bloga)

P1160721
San Bizenteko kanpaia

Aizu aldizkariak , 324zkian, 2008an agertu zen artikulu batean, Arientzako kanpai-jole eskola gaiari heldu zion. Gorka Madinabeitia eta Julen Abasolo izan dira bultzatzaileak; elizako kanpaiak jotzearen antzinako ohitura eta tradizioa jaso eta berreskuratzea erabaki zuten, horretarako eskola antolatu eta ikasmateriala prestatu ere bai. Egun, kanpaiak jotzeko, ostiraletan elkartzen dira. Kanpaiak eta kanpai-joleak daudelako, Areantzan kanpaiak dira! (kanpai-joleak bloga)

Urkulu urtegiaren ondotik, Aozarazako eliza ingurura hurbildu gara. Bi ate dituela ikustean, gu harrituta, ezkerrekoa Otalorako jauntxoaren sarrera omen zen. Bitxia!

Gaurkoan zenbait txoko eta kontu berri ezagutu ditugu. Atsegina bezain aberasgarria paseoa. Eskerrak lagun izan ditugun Iñaki eta Eli.

INFORMAZIO GEHIGARRIA

https://goiena.eus/aretxabaleta/1611331453915-san-bizente-izan-dute-gogoan-areantza-auzoan-beste-urte-batez

https://kanpaijoleak.wordpress.com/

https://kanpaijoleak.files.wordpress.com/2015/12/aizu-324-zbkia-2008ko-otsaila.pdf

https://www.turismodebagoiena.eus/eu/zer-egin/uretsen-bidea-sl-gi-37/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *