sasoibide+: Oro

«Oro Aretxabaletako auzoa da. 2016ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera auzoak 45 biztanle zituen. 20 baserrik osatzen dute auzoa eta gaur egun ez dauka elizarik. Garai batean bestela, bertan zeuden San Martin eta San Juan ermitak (gaur baserri bihurtuak).»(wikipedia)

Oroko bidea hartu aurretik, bertan dagoen panela arretaz begiratu, eta abiatu gara. Auzorainoko ibilbidean zehar marra zuri eta horiek gidatuko gaituzte.

Aretxabaletako hilerria aurrean. 1810. urtera arte Bedarretako San Migel eliza erromanikoa egon zen bertan. Egun, hori da kontserbatzen den zati bakarra, kanposantuan jarritako atari erromanikoa. Goazen ba ikustera!

Aipagarria bereziki bi arkudun leihoa.

Oro auzoko Iregikoa baserrira iritsi gara. Aipatzekoak dira, baserri horren pareko harrizko garbilekua eta Iturralde baserriak duen armarria.

Aretxabaleta gainaldean eta ikusmira ederreko auzoa; hain gertu eta hain gordea. Paseo atsegina gaurkoa ere!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://eu.wikibooks.org/wiki/Euskal_Herriko_bidaia-gida/Ibilbideak/Eleizgarai_bidea_(Aretxabaleta)

https://sitioshistoricos.com/ventana-romanica-en-el-cementerio-de-aretxabaleta/

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *